Sinadura digital
Itxura
Sinadura digitala mezu telematikoen igorpenean eta dokumentu elektronikoen kudeaketan igorlearen nortasuna bermatzen duen kriptografia prozedura da. Sinadura motaren arabera, dokumentuaren osotasuna ere bermatzen da.
Sarrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sinadura digitala, dokumentu batekin datorren karaktere bloke bat da, bere funtzioak honako hauek direlarik:
- Hartzaileak igorlearen nortasun juridikoa egiaztatzea.
- Igorleak ezin dezala mezua berak bidali duela uko gin. (Adib: “Ez inspektore jauna, nik Internet bitartez bidali nuen ondasun deklarazioa ezin da hori izan”).
- Hartzaileak ezin dezake igorlea ordeztu, eta mezua faltsutu.
Laburtuz, sinadura digitalaren helburua, bere aurretikoa den ohiko eskuzko sinadura, berdindu eta gainditzea da.
Legea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sinadura elektronikoaren legea, herrialde bakoitzean desberdina izan daitekeen arren, hiru motak zeha daitezke:
- Soila: Sinatzailearen nortasuna jakiteko prozedura du.
- Aurreratua: Sinatzailearen nortasuna ezagutuz gain, dokumentuaren osotasuna bermatzen du. PKI teknikak erabiltzen dira.
- Aitortua: Sinadura aurreratua sinadura seguruak sortzeko gailuarekin egindakoa eta autoritate ziurtagiriarekin babestutako sinadura da.
Aplikazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kautotasunezko mezuak igortzeko
- Posta kontratu elektronikoak
- Faktura elektronikoa
- Gonbidapen elektronikoa
- Bozka elektronikoa
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- dokumentu elektroniko.
- DSA.
- GnuPG.
- Hashing.
- MD5.
- OpenPGP.
- PGP.
- PKI.
- SHA.
- Sinadura elektronikoa.