Edukira joan

Larrino

Koordenatuak: 43°01′54″N 2°28′53″W / 43.03167°N 2.48139°W / 43.03167; -2.48139
Wikipedia, Entziklopedia askea
Larrino
 Euskal Herria
Larrinoko eliza eta elkartea
Map
Kokapena
Herrialdea [[|]]
UdalerriaAretxabaleta
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak43°01′54″N 2°28′53″W / 43.03167°N 2.48139°W / 43.03167; -2.48139
Garaiera394 metro
Demografia
Biztanleria46 (2022)

Larrino Aretxabaletako (Gipuzkoa) auzoa da, herrigunearen ekialdean kokatutakoa. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera auzoak 56 biztanle zituen, 2016an aldiz 47.

Auzoaren hegoaldean Urkuluko uharka zabaldurik dago. Iparraldean Bedoña (Arrasate), ipar-mendebaldean Oro, mendebaldean Aretxabaletako erdigunea (2 kilometrotara) eta ekialdean Zañartu (Oñati) ditu mugakide.

23 baserrik osatzen dute auzoa, haien artean "Lekunberri", "Etxe-berri" eta "Iturriotz Garai". San Kristobal eliza da Larrinoko ikurra, eta izena ematen die bertako festei. Izan ere, San Kristobal jaiak ospatzen dira bertan uztailaren 10ean.

Demografia eta biztanleria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Larrinoko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2016
55 55 63 62 63 59 59 56 47
San Kristobal eliza.
Urkuluko uharkaren ikuspegia Larrinotik.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa