Ladinia
Ladinia | |||
---|---|---|---|
Ez da estatua | |||
| |||
Hiri nagusiak | Val di Fassa (Fascia) Trentinon, Val Gardena (Gherdëina) eta Val Badia (Gran Ega) Bolzanon, eta Livinnalongo (Fodom) eta Ampezzo (Anpezo) Veneton | ||
Eremua | 1.200 km² | ||
Dirua | euroa | ||
Herritarra | ladiniar | ||
Hizkuntza(k) | ladinoa, italiera, alemana | ||
Ladinia Alpeetako lurralde bat da, Italiako Belluno, Bolzano eta Trento probintzietan kokatua.
Ladinia ladiniarren lurraldea da, ladinoa mintzatzen dute biztanle gehienek, alemanarekin eta italierarekin batera. Gizatalde horrek herrialdearekiko atxikimendu handia erakusten badu ere, Ladiniak ez du inolako onarpen instituzionalik.
Lurraldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ladiniak 1.200 km2azalera du, eta Dolomita mendien inguruan dago. Ladinia bost ibarrek osatzen dute, ibar horiek dira herrialdeko banaketa geografiko naturala: Val di Fassa (ladinoz: Fascia) Trentinon, Val Gardena (ladinoz: Gherdëina) eta Val Badia (ladinoz: Gran Ega) Bolzanon, eta Livinnalongo (ladinoz: Fodom) eta Ampezzo (ladinoz: Anpezo) Veneton (ikus mapa).
Administrazioaren aldetik, Ladinia Italiako bi eskualdetan banatuta dago: Veneto eta Trentino-Adige Garaia eskualdeetan, alegia.
Halaber, 18 udalerrik osatzen dute Ladinia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ladinoz)(Italieraz)(Alemanez) Ladiniarrei eta haien lurraldeari buruzko webgunea
- (Italieraz) (Alemanez) Ladinia.it