Edukira joan

Drammen

Koordenatuak: 59°42′N 10°12′E / 59.7°N 10.2°E / 59.7; 10.2
Wikipedia, Entziklopedia askea
Drammen
municipality of Norway (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Norvegia
ProbintziaBuskerud
AlkateaKjell Arne Hermansen (en) Itzuli
Posta kodea3001–3061 eta 3075
HerriburuaDrammen
Geografia
Koordenatuak59°42′N 10°12′E / 59.7°N 10.2°E / 59.7; 10.2
Map
Azalera137 km²
MugakideakLier, Svelvik, Sande, Hof, Nedre Eiker, Holmestrand, Modum, Øvre Eiker eta Asker (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria103.291 (2023ko urtarrilaren 1a)
1.018 (2022)
Dentsitatea325 bizt/km²
Etxebizitzak31.679
Informazio gehigarria
Sorrera1811ko ekainaren 19a
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakLappeenranta, Örebro udalerria, Stykkishólmur, Kolding Municipality (en) Itzuli, Kolding eta Pärnu
http://www.drammen.kommune.no/

Drammen Norvegiako hiri bat da, Buskerud konderrian, Drammen barrutian. Biztanleriari dagokionez, herrialdeko bederatzigarrena da.

Hiriaren izen Drafn zen norvegiera zaharrean: toponimo horrek Drammensfjord ibaiaren izenean dirau.

Drammen Norvegiako hiririk handienetarikoa da; Oslo hiriburutik 47 km-ra dago. Hiriaren erdigunea ibar batean dago, Drammenselva eta Drammensfjord ibaiek bat egiten duten lekuan, Drammenselva ibaiaren ertz bietan.

Drammenen portua daukate; batez ere automobilak eta fruta ekartzen dute kanpotik, Norvegia guztian gehien.

    Datu klimatikoak (Drammen (2005–2014))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −0.7 0.1 6.1 12.3 17.3 21.3 23.9 21.6 17.4 10.6 5.2 −0.3 11.2
Batez besteko tenperatura (ºC) -3.7 -3.5 0.7 6.5 11.5 15.5 18.3 16.2 12.1 6.4 2.1 -3.4 6.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −6.6 −6.6 −3.8 1.4 6.1 10.2 13.3 11.9 7.8 3.1 −0.6 −6.5 2.5
Iturria: eklima.no (muturreko tenperaturak),[1][2]

Åskollen eta Skogerveien leizeek 6.000-7.000 urte inguru dituzte. Han azaldu dira inguruko gizakiaren lehen arrasto eta aztarnak.

Jatorrian, Drammenen bi itsas portu zeuden: Bragernes portua Drammenselva ibaiaren iparraldera, eta Strømsø eta Tangen hegoaldera. Merkataritzaren ondorioz arrantzako portuak herri txiki bihurtu ziren, merkataritza-hirien menpe. Herriak oso hurbil egon arren, bakoitza hiri bati esleitu zieten: Bragernes Christiania hiriari (gaurko Oslo), eta Strømsø Tønsberg hiriari.

1622. urtean Strømsø eta Bragernes bat egiteko asmoa izan zuten, Frederiksstrøm izeneko merkataritza-hiri gisakoa eginez, baina Frederiko III.a Danimarkakoak ez zuen horrelakorik onartu. Azkenean, 1811. urteko ekainaren 19n batu ziren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]