Edukira joan

Urtzi Urrutikoetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urtzi Urrutikoetxea

Urtzi Urrutikoetxea (Berton, 2001)
Bizitza
JaiotzaBilbo1977ko urriaren 12a (46 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, poeta, bertsolaria eta idazlea

Inguma: urtzi-urrutikoetxea-vacas Literaturaren Zubitegia: 162

Urtzi Urrutikoetxea Vacas (Begoña, Bilbo, Bizkaia, 1977ko urriaren 12a - ) idazle, kazetari, bertsolari eta blogaria da.[1]

ETBko albistegietan eta hainbat kazetatan aritutakoa: Euskaldunon Egunkaria, Berria, Gara, Jakin, Argia, Bertsolari, Nora eta Zazpi Haizetara besteren artean. Euskaltzaindiari dokumentala ere egin zuen eta produktore lokal eta itzultzaile gisa ere jardun izan da, besteak beste, Rex Bloomstein ingelesaren An independent mind dokumentalean eta Letoniako telebistak Euskal Herriari buruz egindako erreportajean. Free-lance legez munduko hainbat herrialdetan lan egin du: Guatemala, Mexiko, Haiti, Puerto Rico, Kolonbia, Venezuela, Turkia, Irak, Kurdistan, Georgia (Abkhazia eta Hego Osetia barne), Moldavia, eta Europa eta Afrikako beste herrialde askotan. Berlinen eta Istanbulen berriemaile ere izan da.

Hiru poesia-liburu (Borroka galduetatik gatoz, Gaur ere ez du atertuko eta Utzidazu karmina kentzen), bidaia-liburu bat eta eleberri bat argitaratu ditu euskaraz eta Berlin hiriari buruzko gida-liburua gaztelaniaz, Garako Mugalari bilduman.[2] Bertsolaritza ere landu izan du, eta Xabier Amurizaren gidaritzapean 2006an argitaratutako Bizkaiko Bertsogintza IV liburuan parte hartu zuen. Euskal PEN Klubeko kide ere bada, eta elkarte horretako buru 2012tik.

Poesia liburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poema solteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakera, Kronika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Berro Urrizelki, Irune; Azkona, Iñigo. (2001). «Urtzi Urrutikoetxea: "Mugitzen naizen girotik jasotzen ditut kontatzekoak"» Berton (Begoña) 36.
  2. «euskalherria.com - GARA - Gidak» web.archive.org 2006-07-12 (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]