Unai del Burgo
Unai del Burgo | |||
---|---|---|---|
2019 - ← Guillermo Vio | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bilbo, 1978 (45/46 urte) | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea Zuzenbidean lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatea Enpresa-zientziak, business management (en) , doktoretza Kataluniako Unibertsitate Irekia master | ||
Tesi zuzendaria | Aitor Bengoetxea Alkorta Mª Jesus Luengo Valderrey | ||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ekonomialaria | ||
Enplegatzailea(k) | Udako Euskal Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea (2015eko azaroaren 1a - 2019ko uztailaren 31) | ||
Lan nabarmenak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Euskal Herria Bildu | ||
Unai del Burgo Garcia (Santutxu, Bilbo, 1978) ekonomialari bizkaitarra da. UEUko ekonomia saileko kidea eta kontabilitate- eta administrazio-arduraduna da, baita irakaslea ere UEUren Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterrean.[1][2]
Euskal Herriko Unibertsitateko GEZKI Institutuaren babesarekin, Ekonomia Sozial eta Solidarioko erakundeen kudeaketarako informazio-sistemen inguruan ikertzen dihardu, Institutuko kidea ere izanik. Kooperatiben eta ikastolen ekonomia kudeatzeko ereduak ikertu ditu.[3][4][5]
Zinegotzia ere bada Sopelako Udalean.[6][7][8][9]
Zuzenbideko eta enpresako ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzenbidean lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea), Enpresa Zientzietan diplomaduna (UPV/EHU), Negozioen Kudeaketa Gradua (UPV/EHU), Masterra enpresen kudeaketa ekonomiko-finantzarioan (UOC), Kontabilitatean eta finantza-estrategietan ikasketa aurreratuak (UPV/EHU), Kooperatiba-ikaskuntzetan diplomaduna (Deustuko Unibertsitatea) eta Masterra ekonomia sozial eta solidarioan (GEZKI-UPV/EHU).[2]
Ikertzailea (kudeaketa-eredu bat ikastolentzat)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020an doktore titulua lortu zuen izenburu hau zuen tesiarekin: "Kudeaketarako adierazleen sistemak ekonomia sozialeko erakundeetan: ikastolen kooperatiba-esperientziaren kasua".[10] Zuzendariak Aitor Bengoetxea eta María Jesús Luengo Valderrey izan ziren. Ikerketan bi erakunderekin lan egin zuten: EHUko Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua (GEZKI) eta Ikastolen Elkartea. Hiru aldeen arteko hitzarmen baten bitartebarruan burutu zuten lana. [11][12]
Euskal Herriko ikastolen inguruko ikerketa enpirikoa egin zuten, ikastolen mugimenduarekin zuzenean lankidetzan, Ekonomia Sozialeko Erakundeen (ESE) kudeaketa arazo zehatz bati erantzuna emateko; mota horretako erakundeen helburu ekonomiko-finantzarioak bermatzea ezinbestekoa baita beraien helburu sozialen lorpena ahalbideratzeko. Helburu sozio-ekonomiko horiek lortzeko (bai ekonomikoak, bai sozialak), ESE-ek ohiko kudeaketa-prozesu enpresarialak garatu behar dituzte: planifikazioa, kudeaketaren kontrola eta erabakitze-prozesua. [11][12]
Prozesu guzti horiek modu arrazionalean gauzatu ahal izateko informazio egokia izan behar dute. Horretarako, beraien kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta soziala hobetzeko tresnak landu behar dituzte, zehazki, kudeaketarako informazio-sistemak (KIS). Hala ere, mota honetako erakundeen helburuak multidimentsionalak izanik, ESE-en KIS-ak izaera multidimentsionala, holistiko edo integrala bera izan behar dute: aldagai ekonomiko-finantzarioak eta sozialak kudeatu behar dituzte modu orekatuan ("Kudeaketa Orekatua"). Informazio-sistema formalizatuen artean, kudeaketarako adierazleen sistemak (KAS) dira ESE-en oreka hori bermatzeko tresnarik egokiena. [11][12]
Gauzatu zuten ikerketan, "Kudeaketa Orekatua" delako hori ahalbideratzeko kudeaketarako adierazleen sistemen (KAS) baliagarritasuna aztertu zuten, mota horretako erakundeen kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta soziala hobetzeko informazio-tresnen ikerketan sakontzeko asmoarekin. Horretarako, esan bezala, Ikastolen kooperatiba-esperientziaren kasua aztertu zuten, eta mugimendu horien kooperatibetarako KAS eredu zehatz bat proposatu zuten. [11][12]
UEUkidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2002an izan zuen UEUrekin lehen kontaktua, Ekonomia Sailak antolatutako ikastaro batean. Bertan ezagutu zituen ekonomialariek motibatu egin zuten ildo horretan lan egiteko (Baleren Bakaikoa, Antxon Mendizabal, Joseba Tobar-Arbulu, Yolanda Jubeto… ). Urtebete geroago, UEUn sartu zen lanean, kontulari. Geroago Ekonomia Sailburu ere izan da tarte batez.[1]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Doktore-tesian egindako ikerketaz eta kooperatiben kudeaketa hobetzeko ereduaz egin dituen lanez hainbat argitalpen zabaldu ditu,[4] besteak beste euskarazko hauek:[5]
Izenburua | Egileak | Aldizkaria | Urtea | |
---|---|---|---|---|
1 | Kudeaketarako adierazleen sistemak ekonomia sozialeko erakundeetan: Ikastolen kooperatiba-esperientziaren kasua | Unai Del Burgo, Mª Jesus Luengo, Aitor Bengoetxea | Revista Vasca de Economía Social | 2022 |
2 | Ekonomia Sozialeko erakundeen kudeaketa orekatua: adierazleen sistema berri bat Ikastolen Elkartearentzat | Aitor Bengoetxea, Unai Del Burgo, Mª Jesus Luengo | Uztaro | 2022 |
3 | Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen kudeaketa krisi garaian: oreka ekonomiko-finantzario eta soziala ahalbideratzeko lanabesak | Unai Del Burgo, Baleren Bakaikoa, Mª Jesus Luengo, Eduardo Malles | Revista Vasca de Economía Social | 2014 |
4 | Hezkuntza-erakundeen kudeaketa orekatua: EFQM ereduna oinarritutako Balanced Scorecard "akademikoa" | Mª Jesus Luengo, Unai Del Burgo | Uztaro | 2013 |
5 | Arrasateko kooperatiba esperientziaren kontraesanak eta erronkak. Hurbilketa dialektikoa | Unai Del Burgo | Jakin | 2004 |
6 | Arrasateko Kooperatiba esperientziaren kontraesanak eta erronkak. Hurbilketa dialektikoa | Unai Del Burgo | Hermes | 2003 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «UEUko lantaldea: Nor da Nor?» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
- ↑ a b Unai del Burgo García | Artizarra. (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
- ↑ «GEZKI - UPV/EHUko Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua» www.gezki.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
- ↑ a b Del Burgo, Unai. «Google Académico» scholar.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
- ↑ a b «Unai Del Burgo Garcia :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) elcorreo. (2023-05-05). «Las candidaturas a la alcaldía de Sopela en las elecciones municipales del 28-M» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
- ↑ «Unai del Burgo García, Sopelako EH Bilduren arduradun politikoa izateko hautagaia: “Guruznek legegintzaldi honetan egindako lanak aitorpen bat behar du eta aitorpen hori alkatetzarako hautagaia izatea da”» ehbildu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Zárate, C.. (2023-05-30). «Guruzne Carrasson: “Desde hoy iniciamos los contactos para intentar conformar un gobierno sólido”» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sopela, C. Zárate /. (2020-11-21). «EH Bildu tumba la moción de censura al alcalde de Sopela» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
- ↑ https://www.inguma.eus/produkzioa/ikusi/kudeaketarako-adierazleen-sistemak-ekonomia-sozialeko-erakundeetan-ikastolen-kooperatiba-esperientziaren-kasua
- ↑ a b c d https://www.euskadi.eus/web01-apdoktes/eu/w10aTesDocWar/tesisDoctoralJSP/w10aVerFichaTesisDoctoralLookUpDispath.do
- ↑ a b c d Del Burgo Garcia, Unai. (2020). Kudeaketarako adierazleen sistemak ekonomia sozialeko erakundeetan: ikastolen kooperatiba-esperientziaren kasua. (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Unai del Burgo. Google Scholar datu-base bibliografikoan
- Unai del Burgo. Dialnet datu-base bibliografikoan
- Unai del Burgo. Artizarra datu-base profesionalean
- @nai_delburgo Twitter-X kontua