Aurreraka Emakume Elkartea
Itxura
Aurreraka Emakume Elkartea | |
---|---|
Kokapena | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1988 |
Aurreraka Emakume Elkartea 1988an sortu zen Amurrion.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurreraka Emakume Elkartea Amurriokoa da. 1988an sortu zen emakumeen eskubideen alde egiteko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko.[1]
Martxan hasi zirenetik, hainbat tailer eta hitzaldi antolatu dituzte, besteak beste, antzerkia, erantzunkidetasunari buruzkoak, emakumeentzako esku pilota ikastaroak.[2]
Eskualdetik mundura proiektuan sartu dira, Amurrioko Udalarekin batera. Era berean, martxoaren 8ko eta azaroaren 25eko kanpainetan ere parte hartzen dute, baita Berdintasun Kontseiluan ere,[3] gainerako elkarteekin, berdintasunaren aldeko indarrak batzeko.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «DE MUJERES AURRERAKA» www.euskadi.eus 2011-10-21 (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
- ↑ «"Emakumeen artean bihotzekoa identifikatu eta prebenitzea" - Aiaraldea.eus» aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
- ↑ «Partaidetza organoak» www.berdingune.euskadi.eus 2017-02-20 (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
- ↑ «Azaroaren 25ean jarduera egitarau zabala Amurrion | HAUXE DA AMURRIO» www.hauxeda.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).[Betiko hautsitako esteka]