Edukira joan

Txakur-hortz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Txakur-hortz
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLiliales
FamiliaLiliaceae
GeneroaErythronium
Espeziea Erythronium dens-canis
Linnaeus, 1753
Txakur-hortza

Txakur-hortza (Erythronium dens-canis) Liliaceae familiako landare loredun erraboilduna da, Erythronium generokoa. Erraboiloa zuria eta txakur-hortz baten itxurakoa denez, hori du izen arruntaren jatorria.

Europa Erdialdean eta Hegoaldean eta Ukrainan du jatorria[1].

Neguaren bukaeran, otsail aldean loratzen diren lehen landareetako bat da. Lore hauek zuhaitzen hostoak sortu aurreko denbora baliatu behar dute sortu eta garatzeko, basoa itzalean gelditu baino lehen.

Landareak bi hosto orbandun oposatu eta lore bakarra izaten ditu. Lorearen petaloak zabaltzen direnean gorantz jasotzen dira, 6 lorezil eta ginezeo handi bat agerian utziz. Pagadi eta hariztietan aurki dezakegu, lur azidoetan.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Erythronium dens-canis L. | Plants of the World Online | Kew Science» Plants of the World Online (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).

Kanpo estekak