Tell Them Willie Boy Is Here
Tell Them Willie Boy Is Here (euskaraz Esaiek Willie Boy Hemen Zagokela) 1969ko Abraham Polonsky estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako western film bat da. Harry Lawton idazlearen Willie Boy: a Desert Manhunt (Willie Boy: Basamortuko Giza-ehiza) eleberrian oinarritua dago. Robert Redford, Katharine Ross eta Robert Blake aktoreek antzeztu zuten.
Tell Them Willie Boy Is Here | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1969 |
Izenburua | Tell Them Willie Boy Is Here |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna eta film dramatikoa |
Iraupena | 98 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Abraham Polonsky (en) |
Gidoigilea(k) | Abraham Polonsky (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jennings Lang |
Edizioa | Melvin Shapiro (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Dave Grusin |
Argazki-zuzendaria | Conrad Hall |
Jantzi-diseinatzailea | Edith Head |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Kalifornia |
Argumentua
aldatu1909, Kalifornia. Willie Boy (Robert Blake) txemehuevi-paiute herriko amerindiarrak Lola (Katharine Ross) emakume zuriarekin maitasun harreman bat du, baina Lolaren gurasoek ez dute begi onez ikusten.
Egun batez, Williek bere burua defendatzearren Lolaren aita hil eta bere maitearekin batera ihes egingo du. Herritarrak hilketaz ohartzean, jende zuri guztia antolatu eta Christopher Coop Cooper (Robert Redford) sheriffa buru dutela Willie Boy atzemateko giza-ehiza bati ekingo diote.
Aktoreak
aldatu- Robert Redford: Christopher 'Coop' Cooper sheriffa
- Katharine Ross: Lola
- Robert Blake: Willie Boy
- Susan Clark: Elizabeth Arnold doktorea
- Barry Sullivan: Ray Calvert
- John Vernon: George Hacker
- Charles Aidman: Benby epailea
- Charles McGraw: Frank Wilson sheriffa
- Shelly Novack: Johnny Finney
- Robert Lipton: Charlie Newcombe
- Lloyd Gough: Dexter
- Ned Romero: Tom
- Garry Walberg: Mills doktorea
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)