Kurtze
Kurtze (Gurutze euskara batuaz eta La Cruz gaztelaniaz) Galdakaoko auzo nagusia da, udaletxea eta zerbitzurik garrantzitsuenak dituena. Muguru eta Zabalea auzuneak barne hartzen ditu, eta Tximelarre auzunearen ondoan dago.
Kurtze | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Galdakao |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°13′53″N 2°50′26″W / 43.23139°N 2.84056°W |
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 22.677 biztanle ditu.
Kokapena
aldatuKurtze auzoa Galdakaoko mendebaldean kokatua dago. Iparraldean Aranzelai, Usargoiti eta Egia auzoak ditu, Ipar Mendebaldean Urtebieta eta Urreta, Mendebaldean Tximelarre eta Zuhatzu, Hegoaldean Bekea, eta Ekialdean Elexalde, Errekalde eta Olabarri. Bere kale garratzitsuenak Bizkai, Juan Bautista Uriarte, Lapurdi, Iberluze eta Zablea dira. Kurtzeko Plaza, Agirre Lehendakaria, Santi Brouard eta Muguru Landa, beriz, enparantza garrantzitsuenak.
Auzoguneak
aldatuKurtzeko auzoguneak Muguru, Plazakoetxe, Berezikoetxe, Zabalea eta Zabalgane dira.
Muguru
aldatuKurtzeko auzogune handiena da, bertan udaletxea, kultur etxea, anbulatorioa eta Urreta kiroldegia aurkitu al dugu. Leku garrantzitsuenak Kurtzeko Plaza, Agirre Lehendakaria, Muguru Landa, Ardanza Lehendakaria eta Santi Brouard plaza dira. Iparraldean Aranzelai, Usargoiti eta Egia auzoekin, Mendebaldean Urtebieta, Urreta, Tximelarre auzoekin eta Plazakoetxe eta Berezikoetxe auzoguneekin, Hegoaldean Zabalearekin eta Zabalganerekin egiten du muga. Gainera, Bizkai kalea, auzoko kale luzeena auzogune hau zeharkatzen du, Kurtzeko Plazatik Zuatzaurre auzoraino.
Plazakoetxe
aldatuPlazakoetxe auzogunea Kurtze auzoaren mendebaldean dago. Iparraldean Tximelarrekin, Mendebaldean Zuhatzurekin, Hegoaldean Berezikoetxerekin eta Ekialdean Muguru rekin egiten du muga. Plazakoetxeko kaleak hauxe dira: Estanislao Irazbal Juan Bautista Uriarte Zuberoa Lapurdi Nafarroa
Berezikoetxe
aldatuBerezikoetxe auzogunea Kurtzeko hego-mendebaldean dago. Iparraldean Plazakoetxerekin, Mendebaldean Zuhatzurekin eta Ekialdean Muguru eta Zabalearekin egiten du muga. Berezikoetxeko kaleak hauxe dira: Iberluze Pedro Kastillo Torrezabal Lapurdi Berezikoetxe Loiola Inazio Gernika Juan Bautista Uriarte.
Zabalea
aldatuZabalea auzogunea Kurtzeko Hegoaldean dago. Bertan Herriko Behargintza eta Ertzain-etxea kokatzen dira. Iparraldean Mugururekin, Mendebaldean Berezikoetxerekin eta Ekialdean Zabalganerekin egiten du muga. Zabalea auzogune oso aberatsa da. Zabalea kalearen hegoaldea ia txaletez josita dago. Zabalea Kalea kale nagusia da. Beste kaleak hauxe dira: Lapurdi Juan sebastian Elkano Pontzi Zabala Etxeburu Tomas Larrinaga Simon Linaza Iberluze Juan Bautista Uriarte.
Zabalgane
aldatuAuzogune txikiena da eta biztanleri txikiena duena. Bakarrik osatzen dute: Juan Bautista Uriarte Zabalgane Plaza Errekalde Bidea.
Demografia eta biztanleria
aldatu2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
22.677 | 22.790 | 22.835 | 22.913 | 22.800 | 22.724 | 22.533 | 22.282 |
Ikastola
aldatuEguzkibegi ikastola Kurtze eta Elexalde artean dago. 2009ko Ibilaldiaren antolatzailea da.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |