Jurassic Park III
Jurassic Park III (euskaraz Parke Jurasikoa III) 2001eko Joe Johnston estatubatuar zinema zuzendariaren abentura eta zientzia-fikziozko film bat da. Michael Crichton estatubatuar idazlearen Jurassic Park eta The Lost World eleberrietako pertsonaietan oinarritua dago. Sam Neill, William H. Macy, Téa Leoni, Alessandro Nivola, Trevor Morgan eta Michael Jeter aktoreek antzeztu zuten.
Jurassic Park (1993) eta The Lost World: Jurassic Park (1997) filmeen jarraipena da, era berean, Jurassic World (2015) eta Jurassic World 2 (2018) izeneko jarraipenak izan ditu.
Argumentua
aldatuAlan Grant (Sam Neill) doktoreak velociraptor dinosaurioen adimenari buruzko bere ikerketa burutzeko diru laguntzak lortzeko asmoz hitzaldia eman ostean, Paul eta Amanda Kirby (William H. Macy eta Téa Leoni) aberats bikoteak luzatutako Costa Ricako Sorna uhartearen gain hegan proposamena onartzea erabakiko du. Uhartea duela urte batzuk John Hammondek aisialdi parkea izateko genetikoki sortutako dinosaurioen bizilekua das. Larrialdiko lurrartze baten ondoren, Alanek Kirbytarrak uhartean galdutako beren seme nerabearen (Trevor Morgan) bila ari direla jakingo du, parapenteaz hegan zebilela istripua izan eta bertan galdu baitzen. Bi gurasoen benetazko asmoa Grantek iraganean Ingen gertakariarekin izandako eskarmentuari esker uhartean gida ditzala da.
Aktoreak
aldatu- Sam Neill: Alan Grant doktorea
- William H. Macy: Paul Kirby
- Téa Leoni: Amanda Kirby
- Alessandro Nivola: Billy Brennan
- Trevor Morgan: Eric Kirby
- Michael Jeter: Udesky
- John Diehl: Cooper
- Bruce A. Young: Nash
- Laura Dern: Ellie
- Taylor Nichols: Mark
- Mark Harelik: Ben Hildebrand
- Julio Oscar Mechoso: Enrique Cardoso
Kanpo estekak
aldatu- Jurassic Park III filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)