Joseba Aldamiz-Etxebarria
Joseba Aldamiz-Etxebarria Koskorrotza (Lekeitio, 1920ko azaroaren 16a – Flor de Acre, 1966ko abenduaren 24a), Padre Jose Aldamiz izenaZ ere ezaguna, misiolari eta abiadore bizkaitarra izan zen.[1]
Joseba Aldamiz-Etxebarria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lekeitio, 1920ko azaroaren 16a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madre de Dios Department (en) , 1966ko abenduaren 24a (46 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | misiolaria eta hegazkinlaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | domingotar |
Misioak
aldatuDominikoen ordenean apaiz bihurtu ondoren, Perura joan zen eta Ordenaren Bikario Probintziala izan zen. Han indigenek zituzten komunikazio zailtasunei erreparatu zien: haien komunikabide bakarra ibaia zen, eta ez zegoen errepiderik. Horrekin lotuta, Puerto Maldonadon “Madre de Dios” irrati emisora sortu zuen.[2]
Abiazioa
aldatuIndigenak ospitalera eraman ahal izateko, 1960ean aire-pilotu titulua atera zuen Liman. Gero “Cessna 695”[3] hegazkin bat hartu zuen, “Fray Martin de Porres” izendatu zuena. Hegazkin hoRRekin Aldamiz-Etxebarria garraio lanetan hasi zen: mezuak trukatu, jendea eraman (gaixoak, ikasleak...) edo janaria garraiatzen zuen, indigenek herrien aldirietan apropos prestatutako aireportu txikiak erabiliz.[4]
Heriotza
aldatu1966ko abenduaren 24ean, Iberiako aireportutik atera zen Puerto Esperanza Misiorantz; Purús ibai inguruko lau neskato zeramatzan, Gabonetako oporrak familiarekin pasatzera. Motorrarekin arazoak izan ziren ordea, eta hegazkina amiltzera zihoala ikusi zuen. Aldamiz-Etxebarriak haurrei absoluzioa eman zien, eta haiek bere gorputzarekin babesten saiatu zen. Hegazkinak behea jo zuen Flor de Acreko baso batean: bi neskato salbatu ziren, eta beste biak eta Aldamiz-Etxebarria bera hil egin ziren.[3]
Omenaldiak
aldatu- Lekeition Armintxeko muino gainean eraikitako auzoari haren izena eman zitzaion. 1968an, Anton Moral Etxebarrieta alkate zela, haren omenezko monolitoa ezarri zen bertan[5]. Testu hau ageri da: Egazkin-gizon zinan / Peruko zeruan / Kristogaitik bizia / emon zenduan. 1966-XII-24. Aita Joseba Aldamiz-Etxebarriari Lekeitio'ko erriak. 1968-III-19".
- Perun, Errepublikako Lehendakariak Bakearen Gudako Heroi izendatu zuen, eta harrezkero Puerto Maldonado (Madre de Dios) hiriko aireportuak haren izena darama.[3]
Bitxikeriak
aldatuEstepan Aldamiz-Etxebarria kazetaria Joseba Aldamiz-Etxebarriaren anaia baten semea da: osaba-ilobak dira, beraz.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «ALDAMIZ, José - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-25).
- ↑ Koldo. «José Aldamiz» www.lekitxo.info (Noiz kontsultatua: 2018-10-25).
- ↑ a b c «Selvas Amazónicas - Misioneros Dominicos» www.selvasamazonicas.org (Noiz kontsultatua: 2018-10-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Papa Francisco en Perú: ¿Por qué el aeropuerto de Puerto Maldonado lleva el nombre de un padre?» Diario Correo (Noiz kontsultatua: 2018-10-25).
- ↑ (Frantsesez) «Lekeitio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-25).