Irene Laffitte
Irene Laffitte Mesa (Donostia, Gipuzkoa, 1941eko abuztuaren 7a - ib., 2001eko abenduaren 20a[1]) gipuzkoar margolaria izan zen.
Irene Laffitte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1941eko abuztuaren 7a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 2001eko abenduaren 20a (60 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Biografia
aldatuDonostian eta Madrilen egin zituen Margolaritzako ikasketak. Laffitteren lehen erakusketa Madrilen izan zen, 1961. urtean. Hurrengo urtean Parisen jarri zen bizitzen, eta han eta Estatu Batuetan erakusketak egiteko aukerak izan zituen. 1969. urtean Donostiako San Telmo Museoan jarri zituen bere lanak ikusgai. 1982. urtean guztiz hondatu zion Ordiziako bere baserri-estudioa sute batek, baina 27 euskal artistek erakusketa bat antolatu zuten Irene Laffitteri laguntzearren.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.